GAZTETXEA

HISTORIA

Kalezulo gaztetxea 2011ko irailean jaio zen, bereziki eraikin bat lortzeko Erandioko Gazte Asanbladak bultzaturiko lanketaren ondorio gisa. Hasieran, gaur egungo eraikinaren aurrekoa okupatua izan zen han gaztetxea sortzeko asmoz. Nahiz eta lehenengo eraikin honetan bi hilbetez lan gogorra egin, estrukturaren baldintza kazkarrek eta beste baldintza batzuek, gaur egungo eraikina okupatzera eraman gintuen.


Gaur egun, Erandioko Gazte Asanblada eta KET(Kalezulo Eskalada Taldea) taldeek osatzen dute Kalezulo gaztetxea. Horrela, gaztetxean hainbat gune ezberdin aurkitzen dira: kontzertu eta barra gune handia, rokodromoa, liburutegia eta bilera gela eta baita hainbat ekintza egiteko baliogarria den gunea ere.