2014/12/05

KALEZULO GAZTETXEKO LEHEN BLOKE TXAPELKETA



Pasa den azaroaren 22an, Kalezulo gaztetxearen 3. urteaurrena zela eta beste ekitaldi askoren artean bloke txapelketa izan genuen. Txapelketa goizez eta arratsaldez izan zen. Goizean hasiberrientzat prestatuta zegoen arren, eskaltzen zekien jendea agertu zen. Hala ere, ahal bezain ondoen moldatu ginen eta goizean etorri zirenak gustora aritu ziren eskalatzen lagun giroan. Arratsaldean, eskalatzen zebilen jenderentzat prestatu genuen, eta goizeko jendeaz gain beste pertsona batzuk gerturatu ziren. Arratsaldez ere jendea gustora aritu zen eta giro ederra izan genuen. Arratsaldean erabaki genuen nor izan zen irabazlea. Nahiz eta, ez izan garrantzitsuena Nestorrek izabazi zuen, arratsaldeko saioan kamiseta horiz agertzen denak. Orokorrean, antolatzaileok arrakastatzat jotzen dugu ekitaldia hurbildu zen jende kopurugatik eta baita egon zen giro paregabeagatik.